Mundua -

Brigada terrorista

Beiruteko Enbaxada irandarraren aurkako atentatuaren 'burua' hil da

Abdula Azzam Brigadetako liderra, Majid al Majed, atzo hil zen ospitale batean, agintarien zaintzapean zegoela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Majid al Majed, Abdula Azzam Brigadetako lider eta Beiruteko (Libano) Enbaxada irandarraren aurkako atentatuaren ustezko burua, atzo hil zen ospitalean, gibeleko gaixotasun bategatik, agintarien zaintzapean zegoela.

Jatorriz saudia, Majid bin Muhammad al Majed koman sartu eta hil egin zen atzo, Beiruteko ospitale militar batean. Libanoko hedabideen arabera, abenduaren amaieratik zaintzapean zegoen, baina segurtasun indarrek atzo jakin izan zuten nor zen, DNA proba batzuei esker.

Iaztik, Abdula Azzam Brigadak talde terroristatzat ditu Ameriketako Estatu Batuek. Erakunde horiek hainbat atentaturen autoretza onartu dute, tartean, azaroaren 19an Irango Enbaxadaren aurka egindako atentatu suizida bikoitza. Bertan, 25 pertsona hil ziren.

Atentatuaren unean, Brigadek, Twitter bidez, erasoekin jarraituko zutela adierazi zuten, Iranek Siriako gatazkatik irten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea