Mundua -

Istiluak

Gutxienez 18 lagun hil dira Bangladesheko hauteskunde-egunean

Nazioarteko mailan iruzurrezkotzat jota zeuden hauteskundeak oposizioak boikotatu ditu. Zenbait hedabideren arabera, 120 hautes-eskolari egin diete erasoa.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 18 lagun hil dira Bangladesheko hauteskunde-egunean. Nazioarteko mailan iruzurrezkotzat jota zeuden hauteskundeak oposizioak boikotatu ditu, egun lehen ministroa den Hasina xekeak dimititzeari eta aginte neutral bat izendatzeari uko egin ostean. Zenbait hedabideren arabera, 120 hautes-eskolari egin diete erasoa.

Botoa emateko 18.208 zentroetatik, gutxienez 390etan utzi dute botazioa bertan behera, hainbat atentaturen ondorioz, agintean dagoen Awami Ligaren Hauteskunde-Zuzendaritzaren Batzordeak esan duenez. Boikotaren eraginez, Parlamentuko 300 aulkitxoetako 153 hautagairik gabe zeuden.

Botoen zenbaketa zentroak itxi ostean hasi dira, eta astelehen goizean emango dute horien berri. Boto-emaileen partaidetza ez da handiegia izan, nahiz eta zifra ofizialik ez egon. Oposizioaren bozeramaile batek boto-emaileak goraipatu ditu, "zentzurik ez duten hauteskunde hauei bizkar eman dietelako".

Oposizioak 48 orduko greba orokor bat deitu du, emaitzak baliogabetuta izan daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea