Mundua -

Lehen emakumea karguan

Janet Yellen, AEBko Erreserba Federalaren presidente berria

Senatuak, babes handiarekin, astelehen honetan baieztatu du Yellen bere kargu berrian. Zeregin horretan egongo den lehen emakumea izango da eta otsailaren 1ean hasiko da.

Janet Yellen. Argazkia: EFE.
Janet Yellen. Argazkia: EFE.
Janet Yellen. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Janet Yellen izango da AEBko Erreserba Federalaren presidente berria. Astelehen honetan baieztatu du Senatuak, babes handiarekin, Yellen bere kargu berrian, Ben Bernankeren ordez. Urtarrilaren 31n amaituko da Bernankeren agintaldia, eta otsailaren 1ean hasiko da Yellenena. Ehun urteren buruan, zeregin horretan egongo den lehen emakumea izango da.

Aldeko 56 boto izan ditu, eta kontrako 26, bere hautagaitzak. Yellenek 67 urte ditu eta Estatu Batuetako Banku Zentraleko bigarrena izan da orain arte. Hemendik aurrera, munduko mailako banku bat zuzentzen duen emakumeetako bat izango da; emakume gutxik dute, egun, horrelako kargu bat, NBC kateak zehaztu duenez.

Barack Obama AEBko presidenteak urriaren 8an iragarri zuen Yellen izendapena, eta orain herrialdeko politika monetarioaren arduraduna izango da.

Hautagai nagusia

Bernankeren oinordekoa izateko, hautagai nagusia zen Yellen, Lawrence Summers Obamaren aholkulari ekonomiko ohiak Errserba Federalaren presidentetzari errefusatu zionetik; izan ere, Bernankek ez zukeen Senatuaren gehiengoaren babesa lortuko, demokratek ez zuketelako emango. Yellenen lehentasuna lana sortzea izango da; halaber, azken urteetan Erreserba Federalak ezarritako ekonomia suspertzeko programa pixkanaka leheneratu behar izango du.

Yaleko Unibertsitaten Ekonomian doktorea, ibilbide luzea egin du Yellenek Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeleyn). Gainera, Bill Clintoren presidente ohiaren Aholkulari Ekonomikoen Kontseiluaren presidentea izan zen, bi urtez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak