Mundua -

Sexu-erasoak

Turista bat eta kooperante bat bortxatu dituzte Indian

Turista daniar batek New Delhin zortzi gizonek bortxatu zutela salatu du, eta kooperante alemaniar batek India hegoaldean sexu-erasoa jasan zuela jakinarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turista daniar batek New Delhin zortzi gizonek bortxatu zutela salatu du, eta kooperante alemaniar batek India hegoaldean sexu-erasoa jasan zuela jakinarazi du, Poliziak iragarri duenaren arabera.

51 urteko emakume daniarrak Indiako hiriburuan zortzi gizonek jo zutela, lapurreta egin ziotela eta bortxatu egin zutela salatu du.

Turistak Poliziari kontatu dionez, hotelera iristeko galdu egin zen eta helbideagatik galdetu zien gizonei. Orduan, zortzi gizonek leku bakartu batera eraman zuten eta bortxatu egin zuten.

Segurtasun indarrak 15 susmagarriri galdeketa egiten ari dira.

Bestalde, 18 urteko kooperante alemaniar batek Indiako hegoaldean dagoen Tamil Nadu estatuko Chennay hirira zihoan tren batean sexu-erasoa jasan zuela salatu du.

NDTV kateak aipatutako iturrien arabera, gertakaria urtarrilaren 10ean izan zen, gaztea lo zegoenean, baina ez zuen astelehenera arte salatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea