Mundua -

Polemika

NSAk Angela Merkelen 'hatz-marka digitala' kontrolatzen du

'Bild' egunkariaren arabera, NSAk ez du kantzilerraren sakelako telefonoa entzuten, baina haren komunikazio elektroniko guztiak kontrolatzen ditu, programa sofistikatu baten bitartez.

Angela Merkel. Argazkia: EFE
Angela Merkel. Argazkia: EFE
Angela Merkel. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Obamak joan den astean esan zuen Angela Merkelen telefonoa entzuteari utzi diotela, baina, Bild egunkariak azaldu duenez, kantzilerraren komunikazio elektroniko guztiak kontrolatzeko programa sofistikatu bat erabiltzen dute.

Programa horrek Angela Merkelek egiten dituen komunikazio elektroniko guztiak aztertu ditzake, baita deiak eta mezu elektronikoak ere.

Bild egunkariak NSAren agente baten bitartez jakin duenez, "gobernuburu baten solaskide guztien telefono-zenbakiak eta helbide elektronikoak" bildu dituzte. Sortzen den informazio-trafiko osoa kontrola dezake horrela, kantzilerra zuzenean zelatatu gabe. Gainera, egunkariaren arabera, NSAk jasotzen duen informazioa Obamaren bulegora bidaltzen dute zuzen-zuzenean.

NSAri egotzitako espioitza kasuek Ameriketako Estatu Batuen aliatuen hainbat protesta eragin zituen, Alemaniako Gobernuarenak esaterako. Obamak, bere aldetik, NSAri murrizketak ezarri diela azaldu zuen joan den astean: "Ni AEBko presidente naizen bitartean, Alemaniako kantzilerra ez da horrekin kezkatu behar. Batzuetan, ez du ikuspuntu bera nazioarteko politikan, baina hori ez da arrazoi nahikoa entzunaldi telefonikoak egiteko", esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea