Mundua -

Hotza eta elurra

Bigarren elur denboralea pairatzen ari dira AEB ekialdean

Elurrak lehen ondorioak izan ditu Washingtonen, Etxe Zuria itxi egin behar izan baitute. Horrez gain, 2.500 hegaldi baino gehiago bertan behera geratu dira.

New Yorken 20 graduz azpiko tenperatura iragarri dute. Efe.
New Yorken 20 graduz azpiko tenperatura iragarri dute. Efe.
New Yorken 20 graduz azpiko tenperatura iragarri dute. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko ekialdeko kostaldeak azken egunetako bigarren elur-denboralea pairatuko du. Hotza, haizea eta elurra nagusi dira, eta eguneroko bizitza nabarmen zailtzen ari dira, hiri handietan zein herri txikietan.

Washingtonen, esaterako, Etxe Zuria itxi egin behar izan dute, eta hainbat zerbitzu bertan behera utzi behar izan dituzte.

New Yorken, berriz, 20 graduz azpiko tenperatura eta 30 zentimetroko elur-geruza iragarri dute hurrengo orduetarako. Ondorioz, herritarrei etxetik ez ateratzeko gomendioa egin diete agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak