Mundua -
Australia
Erakunde kristau bateko haurrak pederastei alokatzen zizkieten
Salbaziorako Armadako langileei ere leporatu diete ikasle gazteenei sexu-erasoak egitea.
Erredakzioa
Australiako erakunde kristau batek zaintzen zituen haurrak pederastei "alokatu" egiten zizkietela salatu du lekuko batek, Australian adingabeei egindako sexu-gehiegikeriak ikertzen ari den batzorde batean.
Salbaziorako Armadak 1966 eta 1977 artean izandako jokaera aztertzen ari da.
Haurrak alokatzeaz gain, ikasle gazteenei sexu-erasoak egitea ere leporatu diete Salbaziorako Armadako kideei.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea