Mundua -

Italia

28 eta 25 urteko kartzela-zigorra Amanda Knox eta Sollecitorentzat

Meredith Kercher gaztearen hilketagatik zigortu dituzte. 2011n Perugiako epaitegiak aske utzi zituen, baina biktimaren familiak helegitea jarri zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Florentziako Apelazio Auzitegiak 28 urteko kartzela zigorra ezarri dio Amanda Knoxi eta 25 urtekoa Raffaele Sollecito haren bikotekide ohiari, Meredith Kercher gaztearen heriotzaren errudun jota.

2007an hil zen Kercher, Perugian, eta hango epaitegiak aske utzi zituen biak 2011n. Biktimaren familiak, ordea, helegitea jarri zuen.

Gaurko epaia ez da behin betikoa. Izan ere, Amanda Knoxen eta Raffaele Sollecitoren abokatuek dagoeneko iragarri dute helegitea jarriko dutela.

Epaitegietan luze doa jada prozesua, 2009an hasi baitziren bi akusatuak epaitzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea