Mundua -
AEB
Janet Yellen AEBko Erreserba Federalaren presidentea izendatu dute
AEBetako banku zentralaren presidentea den lehen emakumea izango da Yellen, etxe-ekonomia goraka hasi dela dirudien unean.
Erredakzioa
Janet Yellenek Erreserba Federalaren presidentetza bere gain hartuko du, igande honetan. Ben Bernanke aurreko presidentearen pizgarri monetariotik irteera leuna koordinatzeko erronka izango du Yellenek.
Bernankeren oinordekoa izateko, hautagai nagusia zen Yellen, Lawrence Summers Obamaren aholkulari ekonomiko ohiak Erreserba Federalaren presidentetzari errefusatu zionetik; izan ere, Bernankek ez zukeen Senatuaren gehiengoaren babesa lortuko, demokratek ez zuketelako emango. Yellenen lehentasuna lana sortzea izango da; halaber, azken urteetan Erreserba Federalak ezarritako ekonomia suspertzeko programa pixkanaka leheneratu behar izango du.
Horrela, Yellen AEBetako banku zentralaren presidentea den lehen emakumea izango da, etxe-ekonomia goraka eta langabezia, astiro bada ere, behera egiten hasi direnean.
Azken datuen arabera, 2013ko azken hiruhilekoan, Barne Produktu Gordinak % 3,2 egin zuen gora eta langabezia tasa % 6,7 jaitsi zen abenduan, azken bost urteetako tasarik baxuena.
Egoera honetan, Erreserba Federala bonoen erosketarako milioi euroko programa kentzen hasi da, pixkanaka-pixkanaka (85.000 milioi dolarretik 65.000 miloi dolarrera).
Yellenen (67 urte) izendapen ofiziala astelehenean egingo dute, ekitaldi pribatu batean, baina asteburu honetatik erakundearen burua da.
Lehen agerraldi publikoa otsailaren 11n egingo du Ordezkarien Ganberako Finantza Gaien Batzordean. Bertan, AEBetako egoera ekonomikoari buruzko txostena aurkeztuko du.