Mundua -
Pirateria informatikoa
Orangeren 800.000 bezeroren datuak 'hackeatu' dituzte
Konpainiaren esanetan, kaltedunak bezeroen % 3 baino ez dira.
Erredakzioa
Orange telefonia enpresak Frantzian dituen 800.000 bezeroren datu pertsonalak 'hackeatu' dituzte, konpainia horretako bozeramaile batek baieztatu duenez.
Eraso informatikoa Orangeren webgunean egin dute, "Nire kontua" sailean. Hala, erasotzaileek datu konfidentzial "mugatuak" lapurtu dituzte, hala nola erabiltzaileen izen-abizenak eta helbide elektronikoak.
Konpainiaren esanetan, kaltedunak bezeroen % 3 baino ez dira, eta gertatutakoa azaltzeko mezu elektronikoa bidali diete.
Lapurtutako datuekin, erasotzaileek eraso gehiago egin ditzakete, 'phishing' eginez (hau da, enpresen izenean mezu faltsuak igorrita, datu pertsonalak bidaltzea eskatzeko) esaterako.