Mundua -

Sarajevon

Manifestatzaileek Bosniako Presidentetzaren egoitzari eraso egin diote

Bosniako Polizia manifestatzaileak sakabanatzen saiatzen ari da. Fabriken itxieraren eta ustelkeriaren aurka ari dira protestan.

Indar polizialak guardia egiten Sarajevon. EFE
Sarajevo
Indar polizialak guardia egiten Sarajevon. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bosnia-Herzegovinako egoitzari eraso egin diote manifestatzaileek, harriak jaurti dizkiote hasieran eta geroago su eman diote. Fabriken itxieraren eta ustelkeriaren aurka ari dira protestan, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Bosniako Polizia manifestatzaileak sakabanatzen saiatzen ari da, agenteen aurka egin dute hiriko hainbat gunetan. Hainbat pertsona zauritu dira.

Protestak asteazkenean hasi ziren

Protesta sozialak asteazkenean hasi ziren Tuzlan, eta beste 33 hiritara zabaldu dira, batik bat, Sarajevora, Bihacera eta Zenicara, milaka pertsona manifestatu dira, "Dnevni avaz" egunkariaren arabera.

Milaka pertsonak Poliziaren aurka egin dute, Tuzlan hainbat industria-fabrika itxi dituztelako pribatizatu ostean. Halaber, manifestatzaileek ustelkeria eta nepotismoa leporatu diete Bosniako exekutiboei.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea