Mundua -

Babes handiarekin

Belgikak umeen eutanasia legeztatu du

Herbehereetan ez bezala (lagundutako heriotzaz 12 urtetik aurrera soilik baliatu daiteke), Belgikan ez dago adin minimorik.

Belgikako Parlamentuan egindako bozketaren irudia. Argazkia: EFE
Belgika
Belgikak onartu egin du haurren eutanasia

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgika umeetan eutanasia despenalizatzen duen bigarren herrialdea bilakatu da ostegun honetan, Herbehereetan ere egin zuten, lagundutako heriotza erregulatzen duen legea zabaltzea onartu eta gero Parlamentuan.

Horren arabera, haurrek eta gazteek eutanasia hautatzeko aukera izango dute, "sufrimendu fisiko jasanezina dutenean eta epe laburrera euren heriotza saihestezina denean".

Proposamenak 86 boto jaso ditu alde, 44 kontra, eta 12 abstentzio izan dira.

Bozketan, publikoaren tribunan zegoen gizonezko bat "hiltzaileak" esaten hasi da oihuka, eta kanporatu egin dute.

Herbehereetan ez bezala (lagundutako heriotzaz 12 urtetik aurrera soilik baliatu daiteke), Belgikan ez dago gutxieneko adinik. Proposamena abenduan onartu zuen Senatuak.

Eliza katolikoak horren kontra egin zuen hasieratik, eta 160 pediatrak mobilizazioak egin dituzte azken egunotan, baina ez batak ez besteek ez dute aldatu aurreikusita zegoen botoaren norabidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eutanasia albisteak