Mundua -

Gertakizuna

Ethiopian Airlines konpainiako hegazkin bat bahitu dute

Addis Abebatik Erromara zihoan eta pilotukideak pilotua komunera joan den unea aprobetxatu du hegazkinaren kabinan itxi eta kontrola hartzeko. Horrela, hegazkina Genevara eraman du.

Bahitutako hegazkina. Argazkia: EFE
Etiopian bahitutako hegazkinak Genevan hartu du lur

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Addis Abeba-Erroma bidea egiten ari zen Ethiopian Airlines konpainiako hegazkin bat bahitu egin dute gaur goizaldean, eta Genevan (Suitza) lurreratzera behartu dute, herrialde horretako hedabideek jakinarazi dutenez.

202 lagun bidaiatzen ziren eta Eurofighter hegazkinez lagunduta hartu du lurra 06:05ean, Genevako aireportuan. Horrela jakinarazi dute Suitzako agintariek aireportuan eskaini duten prentsaurrekoan.

Addis Abebatik Erromara zihoan eta pilotukideak pilotua komunera joan den unea aprobetxatu du hegazkinaren kabinan itxi eta kontrola hartzeko. Horrela, hegazkina Genevara eraman du, bertan gasolinaz betetzeko baimena eskatuz. Lurra zapaldu duen unean pilotukideak asiloa eskatu du Suitzan, baina 20 urteko kartzela zigorra eskatuko dute berarentzat, RTS irrati-telebista kate publikoak jakinarazi duenez.

Pilotukidea atxilotu dute eta hegazkina bahitu duela aitortu du, baina Suitzan asiloa eskatzen omen du, bere herrialdean bere bizitza arriskuan dagoelakoan. Genevako aireportuan prentsaurrekoa eskaini du Pierre Maudet Genevako alkateak eta pilotukidea ez dela "zori onez" hasi esan du.

Bidaiariak hegazkinetik atera eta lurra zapaldu dutenean galdeketa egin diete. Orduan, pilotukidea atxilotu dute eta Cointrineko aireportuak jarduera normala berreskuratu du 08:45ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea