Mundua -
Frantzia
Jacques Chirac Frantziako presidente ohia ospitaleratu egin dute
Bi hilabete eta erdian bigarren aldiz ospitaleratu dute Chirac, iazko abenduaren hasieran giltzurrunetako arazo bategatik eraman baitzuten.
Erredakzioa
Jacques Chirac (81 urte) Frantziako presidente ohia ospitaleratu egin dute astelehen honetan, Parisetik kanpo, baina arriskutik kanpo dago, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
Estatuburu ohia Neully ospitale estatubatuarrean ingresatu dute, Paris kanpoaldean.
Bi hilabete eta erdian bigarren aldiz ospitaleratu dute Chirac, iazko abenduaren hasieran giltzurrunetako arazo bategatik eraman baitzuten. Orduan, presidente ohia astebetez egon zen Pitie Salpetriere ospitalean.
Agintaldian, istripu zerebrobaskularra edo iktusa izan zuen 2005. urtean, eta ebakuntza-gelatik pasatu behar izan zuen.
Politikari kontserbadorea (Frantziako presidentea izan zen 1995. eta 2007. urteen artean) politika mundutik erretiratuta dago, osasun arazoen ondorioz.