Mundua -

239 bidaiarirekin

Tailandiako Golkoan bilatzen ari dira Malaysiatik abiatutako hegazkina

Erreskate taldeek eten egin dute aireko bilaketa, ilundu ondoren. Nazioarteko erreskate operatibo bat Tailandiako eta Vietnamgo uretan arakatzen ari da.

Bidaiarien senideak, aireportuan. Irudia: EFE
Bidaiarien senideak, aireportuan. Irudia: EFE
239 bidaiari zeramatzan Malaysiako hegazkin bat desagertu da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malaysia Airlineseko hegazkin bat desgaertu egin da Kuala Lunpurretik atera eta Pekinera zihoanean. Hegazkinean 239 pertsona zihoazen.

Hegazkiean (Boeing 777-200 bat, MH370 hegaldia) 227 bidaiari zihoazen, tartean bi adingabe, eta 12 pertsonako tripulazioa. Guztira, 14 herrialde ezberdinetako jendea zihoan.

Nazioarteko erreskate talde bat Malasiatik 239 bidaiarirekin abiatutako hegazkin baten bila ari da Tailandiako Golkoan, Vietnamgo hegoaldean; hegazkina Malaysia Airlines enpresakoa da.

Erreskate taldeek eten egin dute aireko bilaketa 17 ordu eta gero, gaua heldu baita eskualdean.

Gainera, Malasiako Armada harremanetan da Vietnamgoarekin, istripua non izan den zehazteko. Malasiak, Vietnamek eta Singapurrek bidali dituzte hegazkinak.

Bestalde, Txinak zortzi itsasontzi alerta egoera jarri ditu, aginduak noiz jasoko zain, baita zenbait hegazkin ere.

Malaysia Airlinesek emandako zerrendaren arabera, 153 txinatar (horietako bat, adingabea), 38 malaysiar, 12 indonesiar, 7 australiar, 4 estatubatuar (tartean, adingabe bat), 3 frantziar, 2 zeelanda berritar, 2 ukrainiar, errusiar bat, italiar bat, taiwandar bat, holandar bat eta austriar bat zihoazen desagertutako hegaldian.

Hegaldia ostiralean atera zen Kuala Lunpurretik, 17:41ean, eta sei ordu geroago Pekinera iristea aurreikusita zuen.

Subangeko kontrol dorreak 19:40ean galdu zuen kontaktua pilotuekin.

"Arrastorik ez"

Malaysiako zenbait hedabidek ustez hegazkina erori den lekuaren berri eman duten arrez, Seri Hishammuddin Garraio ministroak informazioa ezeztatu du eta hegazkinaren arrastorik ez dutela aurkitu azpimarratu du.

Kuala Lunpurren egindako agerraldian, ministroak istripua onartu du, baina hegazkina non erori den ez dakitela gaineratu du.

Tuoi Tre egunkariak Vietnameko Marinako arduradun nagusiek ateratako oharra aintzat hartu du hegazkina Tho Chu irlatik 153 itsas miliara (300 kilometrora) erori dela esateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea