Mundua -

Erasoa Kabulen

Suediako kazetari bat tiroz hil dute Kabulen

Hiriburuko erdigunean izandako erasoaren bi egileek ihes egitea lortu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kazetari suediar bat tiroz hil dute Kabulen, Afganistango hiriburuan, eta atentatuaren bi egileek ihes egitea lortu dute, Suediako Kanpo Arazoetako Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera.

"Kabulen gizon bat tirokatu dutela eta, zaurien ondorioz, hil egin dela esan dezakegu", azaldu dio Linn Duvhammar bozeramaileak Aftonbladet egunkariari.

"Hainbat tiro jaso ostean, ospitalean hil da", esan dio Reutersi Hashmatulá Stanekzai Kabulgo Poliziaren bozeramaileak. Ospitale hori Italiako gobernuz kanpoko erakunde batek kudeatzen du, eta bertako langileek baieztatu egin dute kazetariaren heriotza.

Tolo News telebista-kateak zabaldutakoaren arabera, atentatua Wazir Akbar Jan gunean izan da, eta bi egileek ihes egitea lortu dute. Urtarrilean beste atentatu bat egin zuten toki horretatik gertu, jatetxe libanoar batean; 21 pertsona hil zituzten (hamahiru atzerritar, tartean).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suedia Kazetaritza gaur