Mundua -

Leherketa handia

Sei pertsona hil dira gas leherketa baten eraginez, Manhattanen

New Yorkeko alkatearen ustez, litekeena da eraikinak gas eztandaren eraginez erori izana.

Leherketa handia New Yorkeko eraikin batean

4:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez sei pertsona hil dira, lau emakume eta bi gizon, eta hamar bat hondakinen azpian desagertuta daude oraindik, Manhattanen, asteazkenean gas eztanda baten eraginez bi eraikin erori ondoren.

New York Post egunkariaren informazioaren arabera, ostegun goizean beste bi gorpu aurkitu dituzte. Gauerdian ere, hondakinen azpian laugarren pertsona bat hilda topatu dute. Biktimak jada identifikatuta daude.

Mexikok New Yorken duen kontsulatuak Notimex agentziari asteazkenean egiaztatu zionez, hil diren bi emakume mexikarrak dira.

Ekialdeko Harlemeko etxebizitzak gas leherketaren eraginez erori izanaren tesia onartu du Bill de Blasio New Yorkeko alkateak.

Con Edison elektrizitate enpresak 09:15 aldera abisua jaso zuen etxebizitzen inguruan gas usain handia zegoelako. Leherketa 09:30ean gertatu zen eta teknikariek eraikinak erori eta minutu batzuetara heldu ziren.

"Gas leherketa batek eragin omen du", adierazi dio Alfonso Quiroz Con Edisonen bozeramaileak New York Post egunkariari. "Gertatutakoa aztertzen ari gara, ezbeharra zerk eragin duen zehazteko", gehitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea