Mundua -

Vatikano

Aita santua eta Cristina Kirchner hirugarrenez bilduko dira gaur

Europarako bidaia aprobetxatuta, Argentinako presidenteak aita santuarekin batzea eskatu zuen. Horrenbestez, aita santua aukeratu zutenetik hirugarren aldiz bilduko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santua eta Cristina Fernandez de Kirchner Argentinako presidentea gaur, astelehena, elkartuko dira, hirugarren aldiz, eta Santa Marta Etxean, aita santuaren egoitzan, hamaiketakoa jango dute.

Presidente argentinarra atzo heldu zen Erromara, Europan zehar egiten ari den bidaian lehenengo geldialdia egiteko. Parisen ere izango da, Francois Hollande Frantziako presidentearekin biltzeko, eta Liburuaren Aretoko inaugurazioan parte hartuko du, Buenos Airesera itzuli baino lehen.

Bisita aprobetxatuta, Argentinako presidenteak aita santuarekin batzea eskatu zuen. Horrenbestez, aita santua aukeratu zutenetik hirugarren aldiz bilduko dira elkarrekin.

Argentinako Presidentetzak eta Vatikanoak euren agendetan jaso dutenez, bilera Liburutegian izango da, aita santuari bisita egiten dioten gainerako estatuburuak eta gobernuburuak hartzeko erabiltzen duten tokian, baina Argentinako Enbaxadatik baieztatu dute ondoren hamaiketakoa egingo dutela aita santuaren egoitzan.

Jorge Mario Bergoglio argentinarra 2013ko martxoaren 13an aita santu hautatu zutenetik Cristina Fernandez Argentinako presidentearekin egingo duen hirugarren topaketa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea