Mundua -

Ezbeherra

Inolako zainketarik gabe dauden lau ume aurkitu dituzte Paristik gertu

Umeek bi hilabete eta sei urte artean dituzte. Horietako bi autistak dira, eta ez dituzte oinarrizko beharrak beteta. Gurasoak atxilotu egin dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak, otsailaren hasieran, zainketarik gabe eta bakarrik bizi diren lau ume aurkitu ditu Courneuve herriko apartamentu batean, Paristik gertu, franceinfo web orrialdeak jakitera eman duenez.

Umeek bi hilabete eta sei urte artean dituzte. Horietako bi autistak dira, eta ez dituzte oinarrizko beharrak beteta. "Haur basatitzat" jo dituzte.

Gurasoak (27 eta 33 urte) atxilotu egin dituzte. Dirudienez, aita lanik gabe dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen?