Mundua -

AEB

Irakeko beterano batek hiru pertsona hil ditu Fort Hoodeko basean

Erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Base horretan 13 pertsona hil zituzten 2009. urtean.

Fort Hoodeko base militarraren sarrera. EFE
Fort Hoodeko base militarraren sarrera. EFE
4 muertos y 16 heridos en un tiroteo en Fort Hood (en euskera)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko gerrako beterano batek hiru pertsona hil ditu Fort Hoodeko base militarrean (Texas, AEB), eta ondoren bere buruaz beste egin du. Base horretan bertan, 13 pertsona hil zituzten 2009. urtean, beste tiroketa batean.

Ustezko hiltzaileak, Ivan Lopezek (34 urtekoa), "arazo psikologikoak" zituen, baseko arduradunaren esanetan. Tiroketaren unean, jantzi militarra zuen. Antza denez, baseko bi eraikinetan sartu, eta 15-20 minutuz tiroka izan da.

The Washington Post egunkariaren esanetan, soldaduen artean tirabiraren bat piztu delako hasi da tiroka erasotzailea.

AEBko base militar batean azken bost urteotan jazotako hirugarren sarraskia izan da.

Barack Obama AEBko presidentea "minduta" agertu da, eta gertatutakoa argitzeko "azkenera" helduko direla aurreratu du.

"Militarrak basean daudenan, seguru daudela sentitu behar dute. Oraindik ez dakigu zer gertatu den, baina, noski, segurtasun sentsazioa hautsi egin da berriz", gaineratu du.

Aurrekari tragikoak

Base berean, beste sarraski bat jazo zen 2009. urteko azaroaren 5ean. Egun horretan, Nidal Hasan psikiatra militarrak 13 soldadu hil zituen, eta 32 zauritu.

Hasanek aitortu egin zuen egindakoa, eta Afganistango musulmanak eta talibanak babesteko egin zuela azaldu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea