Mundua -
Hauteskundeak
Quebeceko Parlamentua berritzeko hauteskundeak egingo dituzte gaur
Inkesten arabera, Quebeceko alderdi independentistak ez du gehiengo osorik lortuko.
Erredakzioa
Quebecen gaur egingo dituzte hauteskundeak, Parlamentu berria aukeratzeko, eta, inkesten arabera, Quebeceko alderdi independentistak ez du gehiengo osorik lortuko.
Gehiengo osoa lortuta, PQ Alderdi Quebectarrak independentziaren inguruko hirugarren erreferenduma deitu nahiko luke, baina, inkesten arabera, federalismoa sustatzen duen Quebeceko Alderdi Liberalak (PLQ) irabaz ditzake bertako hauteskundeak. Galdeketa egitearen aurka agertu da behin eta berriro PLQ alderdia.
Leger Marketing enpresak egindako inkestaren arabera, PLQk botoen % 38 lortuko ditu, eta PQk, berriz, % 29.
Angus Reid Globalen inkestaren arabera, PLQk botoen % 39 lortuko ditu; PQk, % 27, eta CAQ Quebecen Etorkizunaren aldeko Koalizioak, % 25.
Hala ere, inkesta horien arabera, herritarren % 25ek ez dakite oraindik botoa nori emango dioten.