Mundua -
Bost astez
Hauteskunde orokor amaigabeak hasi dituzte Indian
Guztira, 814 milioi bat pertsona botoa ematera deituta daude Indian, datozen bost asteetan, maiatzaren 12ra arte.
Erredakzioa
Indiak Assam eta Tripura ipar-ekialdeko estatuetan hasi ditu amaigabeko hauteskunde orokorrak. Bederatzi etapa izango ditu, datozen bost asteetan. Narendra Modi hartu dute boterea hartzeko faboritotzat.
Hauteskunde-eskolak 19:00etan (02:00 GMT) irekiko dituzte, Assamen bost eta Tripuan bat. 7,6 milioi pertsona deituta daude botoa ematera gaur, hauteskunde-iturriek jakitera eman dutenez.
Bozketaren lehenengo orduak ezbeharrik gabe pasatu dira, datak Assamen talde independentista armatu bat sortu zen egunarekin bat datorren arren. Estatu horretan hilaren 12an ekingo diote berriro bozketari, eta 24an jarraituko du.
Guztira, 814 milioi bat pertsona botoa ematera deituta daude Indian, datozen bost asteetan, maiatzaren 12ra arte.
Boterean hamarkada bat eman ostean, Nehru-Gandhi dinastiako Kongresuko Alderdia gobernatzailea oso ahulduta iritsi da hauteskundeetara, ekonomia moteldu, gazteentzako lanpostu faltaren, alimentuen prezio altuaren eta ustelkeria kasuez inguratu ostean.
930.000 hauteskunde-eskola
Hauteskunde-prozesuan, 930.000 hauteskunde-eskola irekiko dituzte, duela bost urte baino % 12 gehiago. 1,4 milioi hautestontzi elektroniko ere jarriko dituzte.
Bozkatzeko makinak aire, errepide, itsaso edota elefante bidez eramaten dituzte.
Hauteskunde-prozesuan 11 milioi pertsonek lan egingo dute.