Mundua -

Greziako krisia

Bonba-auto batek eztanda egin du Atenasen, Greziako Bankuaren aurrean

Hiriaren erdigunean izandako leherketan ez da zauriturik egon baina kalte material handiak eragin ditu.

Leherketa gertatu den lekua.
Leherketa gertatu den lekua.
Bonba-auto bat lehertu da Atenasko banku baten atarian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bonba-auto batek eztanda egin du gaur goizaldean Atenaseko erdigunean dagoen Greziako Bankuaren egoitzan. Ez du zauriturik eragin baina kalte material handiak izan dira.

Greziako goizaldeko 05.55etan (02.55 GMT ordutegian) izan da eztanda eta 45 minutu lehenago 'Zougla.gr' egunkari digitalera egindako dei batek jakinarazi du bonba autoaren kokapena.

Lehen ikerketek ondorioztatu dutenaren arabera 75 kilo lehergai zituen bonba-autoak eta inguruko eraikinetan eta dendetan kalte handiak eragin ditu.

Sytagma enparantzako gunea, Parlamentua dagoen tokia, itxi egin du poliziak eta adituak segurtasun kamerak aztertzen ari dira.

Lau urtez kanpoan egon ez ostean zorren merkatura itzultzeko asmoa du gaur Greziako gobernuak. Horretarako 2.500 euroko Estatuko bonuak kaleratzeko asmoa du. Andonis Samarásek Grezia berreskuratze prozesuan dagoela erakutsi nahi du keinu honekin.

Bihar bertan Angela Merkelek Greziara bidaiatzeko asmoa dauka erreforma prozesuari bultzada emateko eta Europako hauteskundeei begira Samarasi bere babesa erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea