Mundua -
Angela Merkelen pasioak
Angela Merkelek bere pasioak aurkeztu ditu Youtuben
Alemaniar kantzilerraren gustuen artean daude: musika klasikoa, sukaldaritza eta bere senarrarekin solasaldian aritzea.
Erredakzioa
Alemaniako Gobernuaren kideek Youtuberen bidez herritarrei euren pasioak azaldu dizkiete. Gaurkoa Angela Merkel kantzilerraren txanda izan da eta bideo batean bere pasioak aitortu ditu. Haien artean daude, musika klasikoa, sukaldaritza eta bere senarrarekin solasaldian aritzea.
"Bulegoa aurkezten da" izenburuaren menpean, kontserbadoreek eta sozialdemokratek sortzen duten koalizioa kameraren aurrean haien gustuak ezagutzera eman dituzte.
Angela Merkel goiztiarra baino gauzaletzat jotzen du bere burua. Itsasoa eta mendiaren artean erabakitzeko gai aurkeztu den arren, pop musikaren ordez, musika klasikoarekiko duen lehentasuna argi adierazi du.
"Aire zabalean egotea gustatzen zait eta denbora dudanean liburu on bat irakurtzea, musika klasikoko kontzertu batera joatea edo sukaldean aritzea gustuko dut".
Horrela da Angela Merkelen arratsalde zoragarria: jakiren bat prestatu, afari lasai baterako elkartu, film on bat ikusi, egunkaria edo liburu bat irakurri eta Joachim Sauer bere senarrarekin astearen inguruko solasaldia izan.