Mundua -

Ozeania

6,1 graduko lurrikara batek Papua Ginea Berria astindu du

Oraindik ez dute tsunami alertarik ezarri. Lurrikararen hipozentroa itsasoan dago, 56,6 kilometroko sakoneran.

Ostiralean Papuan izan zen lurrikararen irudia. Aragzkia: EFE
Ostiralean Papuan izan zen lurrikararen irudia. Aragzkia: EFE
Ostiralean Papuan izan zen lurrikararen irudia. Aragzkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

6,1 graduko lurrikara batek Papua Ginea Berriko ipar ekialdean dagoen Bougainville uhartea astindu du. Oraingoz ez dago inor hil den berririk, ezta tsunami alertarik ezarri denik ere.

Amerikako Estatu Batuetako Geologia Zerbitzuak 56,5 kilometro sakoneran kokatu du hipozentroa, eta Panguna herriaren hego ekialdetik 92 kilometrora, behin behineko datuen arabera.

Ostiralean 7,1 graduko lurrikara izan zen leku berean izan omen da gaurkoa.

Papua Ginea Berria Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren barruan dago. Inguru horretan mugimendu sismiko asko atzematen dira, eta urtean 7.000 lurrikara inguru gertatzen dira, gehienak arinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea