Mundua -

Boto-eskubidea

AEBko boto eskubidea 'mehatxupean dago', Obamaren ustez

AEBko presidenteak gutxiengo batzuei boto eskubidea kendu nahi izatea egotzi die errepublikanoei.

Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE
Barack Obama AEBetako presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama presidenteak salatu duenez, boto eskubidea "mehatxupean dago” AEBn, 1965eko Boto Eskubidearen Legea onartu zutenetik inoiz baino gehiago. Obamak gutxiengo batzuei boto eskubidea kendu nahi izatea egotzi die, gainera, errepublikanoei.

"Ez nago bozketa babesteko nahiaren aurka. Badakigu arauak egon behar direla ", esan du agintari estatubatuarrak. Dena dela, errepublikanoek kontrolpean dituzten hainbat estatutan aurrera eraman nahi duten neurriaren aurka dagoela azaldu du; hau da, "milioika estatubatuarrek ez daukaten identifikazio bat eskatzearen aurka".

2013ra arte, lurralde batzuek euren hauteskunde legeak aldatu ahal izateko baimena agintari federalei eskatu behar zieten. Baina urte horretan AEBko Auzitegi Gorenak baliogabe utzi zuen 1965eko Boto Eskubidearen Legearen barruan neurri hori arautzen duen zatia, eta presidentearen arabera, aldaketa hori kolpe gogorra izan zen bazterkeria arriskuan zeuden gutxiengo batzuk babesteko

Herritar afroamerikarrak babesteko jaio zen lege hori, baina beste gutxiengo batzuk ere babestu ditu, latinoak, besteak beste. Alabama, Alaska, Arizona, Georgia, Louisiana, Mississippi, Hego Carolina, Texas eta Virginia estatuetan, eta hainbat konderritan, hauteskunde legean edozein aldaketa egiteko, agintari federalei eskatu behar diete ;baita hautesleku bat aldatzeko ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak