Mundua -

Mexiko

7 graduko lurrikara batek Mexiko hego-mendebaldea astindu du

Lurrikarak ez du biktimarik eragin; bai, ordea, hainbat kalte material. Agintariek adierazi dutenez, ez dago tsunami arriskurik.

Lurrikara Mexikon. Argazkia: EFE
Lurrikara Mexikon. EFE
Lurrikara Mexikon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan gutxienez zazpi graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko hiriburua astindu du. Lurrikarak ez du biktimarik eragin; bai, ordea, hainbat kalte material. Agintariek adierazi dutenez, ez dago tsunami arriskurik.

Jakitera eman dutenez, epizentroa Petatlan hegoaldetik 41 kilometrora kokatu da, Gerreroko kostaldetik oso gertu eta 10 kilometroko sakoneran.

Lurrikarak hainbat arazo sortu ditu Mexiko hiriburuan. Argindarra joan da eta hiriko semaforoak hondatuta egon dira. Metroan ere eragin du lurrikarak, eta zenbat momentutan ez da zerbituzik izan.

Mexikon 09:27ak zirenean izan da lurrikara (Euskadiko 14:27an).

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mexiko argazkiak