Mundua -
Istripua
40 hildako baino gehiago Pakistanen, autobus istripu batean
Biktimen artean, trailerraren aurka talka egin duen autobuseko gidaria, eta hainbat emakume eta ume daude.
Erredakzioa
40 lagun baino gehiago hil dira Pakistanen, autobus batek eta trailer batek talka egin ostean, Dawn egunkariak jakitera eman duenez. Sukkur hiritik gertuko autobide batean geratu da ezbeharra, herrialdearen hegoaldean.
Karatxi eta Dera Ghazi Khan hirien arteko bidea egiten duen autobusak aurrez aurre zetorren trailer baten kontra jo du. Autobusean 50 bat lagun zihoazen, tartean hainbat ume eta emakume.
Zenbait polizia talde eta erreskate talde bat bertaratu dira istripua gertatu den lekura biktimei burdina artetik irteten laguntzeko. Hildakoen artean, autobuseko gidaria eta zenbait emakume eta haur daude.
Pakistan munduan zirkulazio istripurik gehien dituzten herrialdeen zerrenda beltzean dago. Hango errepideen eta ibilgailuen egoera nahiko kaskarra da, eta paskistandarrek ausarkeriaz gidatzen dute.