Mundua -
Luc sur Orbieu herrian
Frantziar batek semea hil du, ordenagailuan 'gehiegi jolasten zuelako'
Gertaera Frantzia hegoaldeko herri txiki batean jazo zen, aitak eta semeak eztabaida bero bat izan ostean. Aitak esan du ez zuela bere semea hiltzeko asmorik.
Erredakzioa
43 urteko gizon frantziar bat atxilotu du Poliziak 23 urteko bere semea itotzeagatik, ordenagailuan jolasten denbora asko ematen zuelako, France 3 telebista kateak zabaldu duenez.
Gertaera Luc-sur-Orbieu herri txikian jazo da bart, Frantzia hegoaldean, aitak eta semeak eztabaida bero bat izan ostean.
Le Dépêche du Midi egunkariak zabaldu duenez, aitak ez omen zuen bere semea hiltzeko asmorik.
Narbonako Fiskaltzak ikerketa hasi du, eta ez du informazio gehiagorik eman momentuz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea