Mundua -

Egipto

Polizia bat hil da Egipton, lehergailu batek eztanda eginda

Ahmed Zaki brigada-jenerala hil da Kairotik hurbil eztanda egin duen bonbaren eraginez.

Protestak Egipton. Argazkia: EFE
Protestak Egipton. Argazkia: EFE
Protestak Egipton. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egiptoko Poliziako goi-kargudun bat hil da, eta beste pertsona bat zauritu da, bi ezezagunek motor batetik etxean egindako lehergailu bat jaurti eta horren eztandaren ondorioz. Atentatua Kairotik hurbil gertatu da, segurtasun iturrien arabera.

Leherketa Kairotik 32 kilometrora dagoen hiri batean gertatu da, eta Ahmed Zaki brigada-jenerala larri zauritu da. Ospitalera eraman dute berehala, baina bertan hil da.

Atentatuak eta poliziaren aurkako erasoak ohikoak dira Egipton Armadak Mohamed Mursi presidentea, Anaia Musulmanen taldekoa, uztailean kargutik kendu zuenetik.

Maiatzaren bukaeran Egipton presidentea aukeratzeko hauteskundeak egingo dira. Bertan, Abdelfata al Sisi Armadako buruzagi ohiak parte hartzea aurreikusita dago. Honek Mursi kargutik kentzeko mugimenduaren buru izan zen, eta miliziano islamiarrak menderatuko dituela hitzeman du. Aipatutako taldeak bereziki Sinain egin ditu erasoak, baina herrialdearen beste alde batzuetan ere izan da erasorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea