Mundua -
Gatazka Hego Sudanen
Hego Sudan hondamenditik gertu dagoela ohartarazi du NBEk
Bentiunen ehunka pertsonei heriotza emateak eta NBEren kanpamentuaren erasoa Hego Sudanen hondamendiaren seinale dira.
Erredakzioa
Navi Pillay Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen goi-ordezkariak Hego Sudanen azkenaldian gertatutako sarraskiak herrialde gaztearen hondamendia frogatzen dutela ohartarazi du.
"Bentiunen ehunka pertsonei heriotza emateak (horietatik asko zibilak) eta Borneko barrutiko milaka lekualdatuak babesten dituen NBEren kanpamenduaren erasoa (non berrogeita hamar gizon, emakume eta neska-mutil baino gehiago hil ziren) Hego Sudan hondamenditik gertu dagoela frogatzen du", ohartarazi du Pillayk Juban egindako prentsaurrekoan, Nazio Batuak mezu batean adierazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea