Itxi

2014/05/02

09:42

Mundua

Atentatua

Gutxienez 19 pertsona hil dira Nigerian, bonba-autoz egindako erasoan

Erredakzioa

Abuya hiriburuan ospatuko da egun gutxi barru Afrikari buruzko Nazioarteko Foro Ekonomikoa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gutxienez 19 pertsona hil dira Nigeriako Abuya hiriburuan, bonba-auto batekin egindako eraso batean, bertako agintariek jakinarazi dutenez.

Erasoa Nyanyako aldirian jazo da, apirilaren 14an beste atentatu batean 70 pertsona hil ziren autobus geltokitik gertu. Atentatu hura Boko Haram milizia islamistak hartu zuen beregain.

BBC Erresuma Batuko irrati-telebista kateak elkarrizketatuko lekukoek azladu dutenez, leherketa Poliziaren kontrol postu batetik gertu jazo da. Oraingoz, inork ez du atentatua bere gain hartu.

Boko Haram miliziak Nigeriako ipar-ekialdean egin ditu eraso gehienak, baina lurraldeko beste hainbat tokitara ere zabaldu ditu erasook.

Apirileko atentatuaren ostean ondorengo mezua argitaratu zuen Abubakar Shekau Boko Haram miliziako buruzagiak: "Zuen hirian gaude, baina zuek ez dakizue non gauden".

Azken atentatu hau Abuya hiriburuan egingo den Afrikari buruzko Nazioarteko Foro Ekonomikoaren atarian gertatu da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;