Mundua -

Hauteskunde orokorrak

Presidente berria aukeratuko dute Panaman igande honetan

Hiru hautagai nagusi daude: Cambio Democraticoko Jose Domingo Arias, Partido Panameñistako Juan Carlos Varela eta Partido Revolucionario Democraticoko Juan Carlos Navarro.

Arias (ezkerretan) eta Navarro. Argazkia: EFE.
Arias (ezkerretan) eta Navarro. Argazkia: EFE.
Arias (ezkerretan) eta Navarro. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presidente berria aukeratuko dute Panaman igande honetan. Panamako hauteskunde orokorrak estuak izango dira, inkesten arabera, eta hiru hautagai daude 2019ra arte luzatuko den legegintzaldian Ricardo Martinelli orain arteko presidentea ordezkatzeko: Cambio Democraticoko Jose Domingo Arias (gobernuan dago CD alderdia), Partido Panameñistako Juan Carlos Varela (egungo presidenteordea) eta Partido Revolucionario Democraticoko Juan Carlos Navarro.

Bertako eta nazioarteko ehunka behatzaile ari dira hauteskundeak zaintzen; besteak beste, Latinoamerikako zenbait hauteskunde-batzordeko presidenteak, eta OEAko eta Carter zentroko ordezkaritzak.

Behatzaile horietako batzuek esan dutenez, hauteskundeen emaitzak estuak izango dira; hortaz, alderdi politikoei emaitza horiek onartzeko deia luzatu diete.

Ariasen eta Varelaren adierazpenak

Jose Domingo Arias Cambio Democraticoko (CD) hautagaiak bere botoa eman du, dagoeneko, eta esan du erabateko konfiantza duela hauteskunde orokorretako batzordearengan. Juan Carlos Varela presidenteordeak, bere aldetik, azpimarratu du Panamak herritartasuneko eta demokraziako erakustaldia egingo duela: "Egun handia da gaurkoa; munduari erakustaldi demokratikoa emango diogu. Demokraziaren festa ospa dezagun, jendeak goiz eman dezala botoa", adierazi du, berak botoa eman baino lehen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea