Mundua -
Egiptoko hauteskundeak
Mubaraken alderdiko buruei hauteskundeetara aurkeztea debekatu diete
Auzitegi batek hartutako erabakiak parlamentuko, presidentziako eta udaletako hauteskundeetan eragina izango du.
Erredakzioa
Kairoko Urgentziazko Kontuetako Auzitegiak Hosni Mubaraken disolbatutako Alderdi Nazional Demokratikoko buruei hauteskundeetan parte hartzea galarazi die.
Neurri honek parlamentuko, presidentziako eta udaletako hauteskundeetan eragina izango du nahiz eta apelatu egin daitekeen.
Maiatzaren 26an eta 27an presidentziarako hauteskundeak egingo dira Egipton eta datozen hilabeteetan hauteskunde legegileak egitea espero dute. Hauteskunde hauek Mohamed Mursi islamista kargutik kendu ostean militarrek markatutako bide orriaren baitan aurkitzen dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea