Mundua -

Bahiketa

Ustez Boko Haramek beste 11 neskatila bahitu ditu Nigerian

Bahiketa igandean izan zen, Boko Haramek 200 neskatila baino gehiagoren bahiketa bere gain hartu eta egun batera, herrialdearen iparraldean, apirilaren 14an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Armatuta zihoazen hainbat gizonezkok, Ustez Boko Haram milizia erradikal islamiarreko kideek, 12 eta 15 urte arteko 11 neskatila bahitu dituzte Nigeria iparraldean, "The Vanguard" egunkariak jakitera eman duenez. Halaber, lekukoak aipatu ditu.

Bahiketa igandean izan zen, Boko Haramek 200 neskatila baino gehiagoren bahiketa bere gain hartu eta egun batera, herrialdearen iparraldean, apirilaren 14an.

Egunkariak aipatutako lekuko batek azaldu duenez, armatuta zihoazen hogei gizon baino gehiagok Waraberi eraso egin zioten, eta 11 adingabeak eraman zituzten, hainbat ibilgailutan.

Erasoan ez zen inor hil, eta ustezko terroristek herriko bizilagunen ganadua eta elikagaiak lapurtu zituzten, Kamerungo mugara ihes egin baino lehen.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea