Mundua -

Protestak Thailandian

Gutxienez 4 pertsona zauritu dira Bangkoken izandako manifestazioan

Manifestariek bozketarik egin gabe behin-behineko Gobernu bat eratzea eskatu dute, Yingluck Shinawatra lehen ministroak kargua utzi ondoren.

Protestak Tailandian. Argazkia: EFE
Protestak Tailandian. Argazkia: EFE
Protestak Tailandian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez lau pertsona zauritu dira, manifestariak Bakearen eta Ordenaren Administrazio Zentroan sartu direnean. Bangkoken izandako protestak Thailandiako Gobernua eroraraztea du helburu.

Poliziak ur-kanoia eta gas-poteak erabili ditu Gobernuaren bulegoak babesteko eta manifestariak eraikinetik ateratzeko.

Yingluck Shinawatra lehen ministroak kargua utzi ondoren, milaka thailandiar atera dira Bangkokeko kaleetara bozketarik egin gabe behin-behineko Gobernu bat eratzea eskatzeko. Lehen ministroak nekazaritza diru-laguntza batzuetan ustez izandako esku-hartzea dela medio, salaketa jarri dute horren kontra, axolagabekeria egotzita.

Konstituzionalak kargua uztera behartu du

Hasiera batean mobilizazioak maiatzaren 14rako deitu zituzten, baina Auzitegi Konstituzionalak Yingluck Shinawatraren kargu-uztea duela bi egun behartu izanak aurreratu egin ditu protestak. Nagusikeria eta goi-funtzionario baten aldaketan Gutun Handia urratu izana eragotzi dizkiote.

Ostegunean, arrozaren diru-laguntza programan egindako axolagabekeriaren eraginez, Ustelkeriaren kontrako Batzordeak salaketa jarri zuen formalki horren kontra. Senatuari ebazpen politikoa eskatu dio, eta horrek bost urtez kargu publikoetan aritzeko gaitasunik gabe utziko luke.

Thailandiako Konstituzioaren 7. artikulua aplikatzea eskatzen dute manifestariek. Horrela, Bhumibol Adulyadej Thailandiako erregeak Gobernuko hurrengo buruzagia bozketarik egin gabe izendatzeko boterea eskuratuko luke.

Thailandia krisi politikoan murgilduta dago 2006tik, indarkeriarik gabeko kolpe militarra egin zutenetik. Thaksin Shinawatra, Yingluck Shinawatraren neba, kargutik kendu zuten orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Gaurko azken ordukoa Asia albisteak Bangkok gaur