Mundua -
Gertakaria
Ireki berria den merkataritzagune bateko sabaia hondoratu da Frantzian
Asteazkenean zabaldu zuten merkataritza zentroa. Ezbeharra goizaldean izan denez, ez zegoen inor barruan, eta, beraz, kalteak materialak bakarrik izan dira.
Erredakzioa
Joan de asteazkenean, Frantzia hego-ekialdean, ateak zabaldu zituen merkataritza-gune bateko teilatua behera etorri da, gaur goizaldean. 04:00ak aldera izan denez, itxita zegoen eta ez zegoen inor barruan. Beraz, kalte material handiak bai, baina pertsonalik ez da izan. Mont de Marsan eskualdean izan de ezbeharra.
Gran Moun izenarekin inauguratu dute asteon merkataritza-gunea. France Info irrati-kateak zabaldutako informazioaren arabera, 80.000 metro karratuko gunea da; 80 denda daude bertan, tartean hipermerkatu handi bat. 1.000 metro karratu sabai erori da, eta kalteak handiak izan dira.
Zabaldu zen egunean 30.000 lagun inguru hartu zituen merkataritza-guneak. Bertako langileek gaur goizean izan dute ezbeharraren berri, lanera joan direnean. Oraingoz, itxi egin dute gunea. Ezbeharra zerk eragin duen aztertzen ari dira teknikariak.