Mundua -
Milizianoak gehienak
Gutxienez 90 pertsona hil dira Afganistanen, operazio militarretan
90 milizianoz gain, bi soldadu ere zendu dira. Segurtasun indarrek armak, munizioa, lehergaiak, eta motorrak atzeman dituzte.
Erredakzioa
Gutxienez bi soldadu afganiar eta 90 pertsona hil dira Afganistanen, azken orduotan izandako operazio militarretan, Afganistango Armadaren bozeramaile batek azaldu duenez.
Zahir Azimi jeneralaren esanetan, atentatu baten eraginez hil dira bi soldaduak.
Milizianoak Wardak, Ghazni eta Zabul eskualdeetan egindako operazio militarretan hil dira. Halaber, segurtasun indarrek armak, munizioa, lehergaiak, eta motorrak atzeman dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea