Mundua -

Ezbeharra

Gutxienez 12 pertsona hil dira ontzi bat hondoratuta Bangladeshen

Gertaera 15:00etan izan da (09:00 GMT), ekaitz baten ondorioz, Daulatdia inguruan. 200 bidaiari zihoazen ontzian.

Erreskate lanen irudia. EFE
Ehunka bidaiari zeramatzan ontzi bat hondoratu da Bangladeshen

0:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 12 pertsona hil dira ostegun honetan, Meghna ibaian hondoratuta, Bangladesh erdian, iturri ofizialek jakitera eman dutenez. Ontzian 200 bidaiari zihoazen.

Gertaera 15:00etan izan da (09:00 GMT), ekaitz baten ondorioz, Daulatdia inguruan, Munshiganj barrutian, The Daily Star, bdnews24 eta Dhaka Tribune egunkariek argitaratu dutenez.

"Ezbeharraren berri 15:00etan izan genuen, eta, berehala, Polizia talde bat bertaratu zen", azaldu du Moqbul Hossasin Poliziako ikertzialeordeak.

Tragediaren lekukoek adierazi dutenez, ontzian zihoazen 200 pertsonetatik gutxienez 40k igeri urertzera joatea lortu dute.

MV Miraj-4 ontzia Sadarghatera, Dacca hiriburura, bidean zihoan, Shurasterrera, Saiful Hasan Badal administrazioko goi karguak esan duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea