Mundua -

Hauteskundeak Indian

Narendra Modiren eskuineko alderdiak gehiengo osoa lortu du Indian

Nehru-Gandhi familiak kontrolatutako Indiako Kongresuaren Alderdiak inoizko emaitzarik txarrenak eskuratu ditu.

Narendra Modik gehiengo absolutua eskuratu du hauteskundeetan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Narendra Modiren eskuineko alderdiak gehiengo osoz irabazi ditu Indiako hauteskunde orokorrak, Parlamentuko 543 eserlekuetatik 276 eskuratuta.

Orain arte agintean egon den Indiako Kongresuko Alderdiak inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu. Nehru-Gandhi familiak kontrolatutako alderdiak 44 eserleku lortu ditu Parlamentuan; aurreko hauteskundeetan, berriz, 206 eskuratu zituen.

Gaur arte, Indiako Kongresuko Alderdiaren emaitzarik txarrenak 1999koak izan ziren, 114 eserleku eskuratuta.

Hauteskunde Batzordeak goizaldean jakinarazi ditu emaitzak. Parte-hartzea handia izan da. Hain zuzen ere, hautesleen % 66k eman dute botoa eta, ondorioz, zenbaketa prozesuak luze jo du. Krisi ekonomiko larriak eta ustelkeria kasuek eragin dute aldaketa.

"Indiako Kongresuko Alderdiak nahikoa gaizki egin du lan, eta, alderdiko presidenteorde gisa, neure gain hartzen dut gertatukoaren ardura", adierazi du Rahul Gandhik kazetarien aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak