Mundua -
Erreskatearen amaiera
Murrizketekin jarraitzeko aholkatu dio Europak Portugali
Behin erreskatea gaindituta, aurrekontu egonkorrak izateko eta erreformaren bideari eusteko eskatu dio Europako Batzordeak Portugali.
Erredakzioa
Portugalek gaur amaitu du erreskate programa, eta Europako Batzordea pozik agertu bada ere, murrizketa politikarekin jarraitzeko aholkatu dio Europa hegoaldeko herrialdeari.
Europako Batzordearen iritziz, Portugalgo langabezia-tasa ( %15,2 martxoan) "onartezina" da, eta datu hori hobetzeko murrizketa gehiago egiteko aholkatu diot.
2011ko udaberrian 78.000 milioi euro eskatu zizkion Euroguneari, eta Gobernuak doikuntza eta murrizketak hasi zituen.
"Errekuperazioa sendoa izateko eta langabezia-tasa jaisteko beharrezkoa izango da aurrekontu egonkorrak izatea eta hazkundea bultzatuko duten erreformak onartzea", azaldu du Siim Kallas Europako Batzordeko presidenteordeak ohar batean.
Irlanda eta Espainiaren atzetik, erreskate programa atzean utzi duen hirugarren herrialdea da Portugal.