Mundua -

Tragedia

32 haur hil dira autobus batean kiskalita, Kolonbian

Oraindik ez dakit zerk eragin duen sua, baina baliteke gidariaren hanka sartzea izatea. Eliza ebanjeliko batetik bueltan zihoan ibilgailua.

Kiskalita geratu den autobusa. Argazkia: Efe
Kiskalita geratu den autobusa.
30 ume eta nagusi bat hil dira Kolonbian autobus batek su hartuta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 32 haur eta heldu bat hil dira Kolonbian, Fundacion herrian, autobus bat kiskalita, eta Poliziak ikerketa abiatu du ezbeharra zerk eragin duen argitzeko.

Fundacion inguruan izan da sutea, Magdalena departamentuan. Autobusak 43 pertsona zeramatzan, eta bat-batean sua piztu eta minutu gutxitan erabat kiskalita geratu omen da. Eliza ebanjeliko batean igandeko meza entzutera joan ostean, Fundacionera bidean zihoan autobusa.

Poliziak jakinarazi duenez, autobusaren gidaria atxilotu egin dute. Izan ere, ez dakite sua akats mekaniko batek eragin duen edo autobusean kontrabandoko gasolina zeramatzan.

Fiskaltza ikertzen ari da gidariak, ibilgailua martxan jartzeko, karburagailuaren gainera gasolina bota duen, eta horrek piztu duen sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea