Mundua -
Zuzendaria izan ezik
Iranek aske utzi ditu 'Happy' bideoagatik atxilotutako kide guztiak
Irango sei gazteak bideo batean azaltzen dira, Pharrel Williamsen "Happy" abestia dantzatzen, herrialdeko hainbat kale, etxe eta teilatutan. Emakumeak errezelik gabe agertzen dira.
Erredakzioa
Irango agintariek aske utzi ditu Pharrell Williams 'Happy' abestiaren bertsio bat grabatu eta Youtuben argitaratzeagatik atxilotutako kide guztiak, eta bideoaren zuzendaria soilik mantendu dute atxilotuta, Giza Eskubideengatik Nazioarteko Kanpaina GKEk azaldu duenez.
Twitter bidez askapenen berri eman duene erakundeak familiarren iturriak aipatu ditu.
Bideo polemikoa
Bideoan hiru gizon eta hiru emakume (denak errezelik gabe) "Happy" abestia dantzatzen agertzen dira herrialdeko hainbat kale, etxe eta teilatutan. 25.000 ikustaldi baino gehiago lortu ditu bideoak.
Bukaeran, gazteen mezu bat agertzen da: "Bideo hau Pharrel Williamsen jarraitzaile modura egin dugu; zortzi orduan grabatu dugu Iphone 5S batekin. 'Happy' pozik izateko aitzakia izan da. Segundo bakoitza gozatu dugu. Zuen aurpegietan irribarre bat jartzea espero dugu".
Abeslariaren gazteekiko elkartasuna
Pharrel Williams abeslari estatubatuarrak adierazi du tamalgarri zaiola gazteen atxiloketa, eta atxiloketa zoriontasuna bultzatzearen saiakera baten erantzuna dela gehitu du.
"Oso tristea da gazte hauek zoriontasuna zabaltzeagatik atxilotuak izatea", idatzi du abeslariak bete Twitter kontuan.
Lege islamikoa
1979ko iraultzaren ostetik ezarri zen lege islamikoa dela eta, emakumeak euren gorputza guztiz eztaltzen duten jantziak eraman behar dituzte. Duela hamarkada bat, agintariek polizia morala sortu zuten emakumeek kalean daudenean janzkera-arautegia zehaztasunez betetzen dutela ziurtatzeko.