Mundua -

Erasoa

31 pertsona hil eta 90 zauritu dituzte atentatu batean, Txinan

Erasoa Xinjiangen izan da, independentzia aldarrikatzen duten uigur etniaren bizilekuan.

31 hildako eta 90 zauritu Txinan, eraso batean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 31 pertsona hil eta 90 zauritu dituzte Urumqi hiriko merkatuan lehergailuak zartarazita, Xinjiang eskualde autonomoan (Txina ipar-ekialdea), Xinhua albiste-agentzia ofizialak jakitera eman duenez.

07:50 aldera izan da erasoa. Bi ibilgailu merkatuan sartu dira bertan zeudenak harrapatzen, eta lehergailuak jaurti dituzte leihatiletatik. Gero, bi ibilgailuak leherrarazi dituzte.

Segurtasun Publikorako Ministerioak esan du "eraso terrorista" izan dela, eta Meng Jianzhu Txinako barne segurtasunaren buruak ohrtarazi du "terroristen harrokeria suntsituko" dutela.

Xinjiangen ohikoak dira agintarien eta muturreko taldeen arteko liskarrak. Izan ere, bertan dago uigur etnia (eskualdeko etnia nagusia), eta Txinarekiko independentzia eta "Ekialdeko Turkestan"en sorrera aldarrikatzen dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea