Mundua -
Atentatua
Gutxienez 31 hildako Txinako ipar-mendebaldean izandako atentatuan
Beste 90 lagun zauritu dira Xinjiang probintziako Urumqui hiriburuko merkatu batean egondako eztanda ezberdinen ondorioz.
Erredakzioa
Gutxienez 31 pertsona hil dira eta beste 90 zauritu dira Txinako Xinjiang probintzian izandako hainbat eztanden ostean. Urumqui hiriko merkatu batean gauzatu dira eztandak.
Txinako goizeko 07:50etan (23:50ak hemen) gertatu da atentatua merkatuan zegoen jendetza bi autok aurrean hartzen zuten bitartean leihoetatik hainbat lehergai jaurti dituztenean.
Auto hauek ere eztanda egin dute eta segurtasun indarrek eraman bidezko dituzte ikerketak egiteko.
Poliziak atentatuaren tokia itxi du eta zaurituak atentatuaren lekutik gertuen dauden ospitaleetara eraman dituzte.
Xi Jinping presidenteak 'egonkortasuna mantentzeko eskortzuak ez alboratzea eta terroristak gogor zigortzea' eskatu du.
Txinako Segurtasun Publikoko Ministerioak 'gertaera terrorista' bezala definitu du ekintza eta Meng Jianzhuk Barne Segurtasunaren zuzendariak 'indarkeriaren terroristen harrokeria' suntsituko dutela esan du.
Xinjiangeko probintzian sarri bizi dituzte honelako egoerak. Uigur etniako kideek, gune horretako gehiengoa, 'Ekialdeko Turkestan' izenpean bere probintziaren independentzia eskatzen dute.
Xinjianek Afganistanekin eta Pakistanekin muga egiten du eta bertako biztanleak Erdialdeko Asiara lotuta dauden hainbat herrialde musulmanekiko gertutasuna dute. Kanpoaldean bizi diren Uigur talde ugarik probintzia hori zapaltzeko Pekini terrorismoa aitzakia moduan erabiltzea egotzi diete.