Mundua -

Erresuma Batua

31 milioiko isuna Barclaysi, urrearen prezioa manipulatzeagatik

Bankuko agenteetako batek urrearen prezioa manipulatu zuen, FCA finantza-sektoreko erakunde erregulatzailearen hitzetan. Ez dute zehaztu noiz izan zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barclays banketxeari 26 milioi liberako (31 milioi euro) isuna jarri diote Erresuma Batuan, urrearen prezioa manipulatzeagatik, finantza jarduera erauetzen duen erakundeak jakitera eman duenez.

FCA finantza-sektoreko erakunde erregulatzailearen hitzetan, bankuko agenteetako batek manipulatu zuen prezioa, bezero baten bidez etekina lortzeko. Ez dute zehaztu noiz izan zen.

FCAren ustez, banketxeak kale egin zuen ''bezeroekiko interesa gatazkak konpontzen'' eta 2004 eta 2012 bitartean urraren prezioa ezartzeko kontrol mekanismoak ezartzen.

Garaia hartan egunean birritan ezartzen zuen urrearen prezioa Barclays bankuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea