Mundua -

Europakoekin batera

Kolonbiak presidentea aukeratzeko bozen lehen itzulia du gaur

Kolonbiarrek gogoan duten hauteskunde kanpainarik zikinena izan da aurtengoa, Jose Manuel Santos presidentearen eta Oscar Ivan Zuluagaren inguruan azaleratutako eskandaluak direla eta.

Presidente izateko bi hautagaien kontrako pankarta, Bogotan. Irudia: EFE
Presidente izateko bi hautagai nagusien kontrako pankarta, Bogotan. Irudia: EFE
Kolonbian historiako hauteskunde iskanbilatsuenak izango dituzte

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiak presidentea aukeratzeko hauteskundeen lehenengo itzulia egingo du gaur. 32.975.158 herritar daude deituta, bost presidentegaietatik bat aukeratzeko. Segurtasunak baldintzatuta egongo da hauteskunde eguna.

Aurretik aipatu bezala, hautesleria 32,9 milioi pertsonak osatzen dute; horietatik 17,1 emakumezkoak dira, eta 15,8, gizonezkoak. Horiez gain, 559.952 herritar daude izena emanda Kolonbiak atzerrian dituen 217 kontsulatuetan.

Azken galdeketek Zuluaga eta Santos egungo presidentearen arteko berdinketa teknikoa iragartzen dute. Horien arabera, botoen % 29,3 eskuratuko luke Zuluagak eta % 29, berriz, Santosek. Hala balitz, ekainaren 15ean hauteskundeetako bigarren itzulia egin beharko lukete. Balizko bigarren itzulira begira, inkestek Zuluagari ematen diote garaipena, eta 10 puntuko aldea aterako lioke Santosi. Astebete eskasean Santos presidenteak zuen abantaila galdu du; izan ere, hauteskunde kanpainaren hasieran abantaila ateratzen zien gainerako hautagaiei, baina Zuluagak aurrea hartu dio orain.

Aurtengo kanpaina kolonbiarrek gogoan duten zikinena izan da, Jose Manuel Santos presidentearen eta Oscar Ivan Zuluagaren inguruan azaleratutako eskandaluak direla eta. Hautagai biak berdinduta daude inkestetan.

Zuluaga espioitza sare batekin lotu dute, Andres Sepulveda pirata informatikoarekin harremana duelakoan. Hain zuzen ere, Fiskaltzak atxilotu egin zuen Sepulveda, Gobernuaren eta FARCen arteko bake prozesuaren kontra egitea leporatuta.

Santosen kanpaina JJ Rendon propaganda aholkulariaren eskandaluak zikindu du. Hedabideen arabera, 12 milioi dolar eskuratu zituen narkotrafikotik.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea