Mundua -
IRA-REN ZATIKETA
Bost lagun atxilotu dituzte Irlandan lehergailu bat aurkitu ostean
Bost atxilotuak Irlandako Armada Errepublikanoaren (IRA) zatiketa baten parte direla uste dute, bake prozesuaren aurkakoak.
Irlandako Poliziak (Garda) bost lagun atxilotu ditu ustez igandean Louth konderrian aurkitu zuten lehergailu batekin zerikusia dutelakoan, iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Susmagarriek 50 eta 70 urte bitartean dituzte, eta atzo atxilotu zituzten, Gardak Ipar Irlandako muga alboan etxean egindako lehergailu bat aurkitu ostean.
Bost atxilotuak Irlandako Armada Errepublikanoaren (IRA) zatiketa baten parte direla uste dute, bake prozesuaren aurkakoak. Gardaren bozeramaile batek azaldu du operazioa IRAren disidenteen jarduerak ikertzen ari den ikerketa zabalago baten parte dela.
Europako eta bertako hauteskundeetako botoak zenbatzearekin batera aurkitu zuten lehergailua (ostiralean, Irlandan). Gerry Adamsen Sinn Fein alderdiak aurrerapauso argia eman du. Alderdiko liderrak azaldu duenez, "zentzu apur bat duen edozein errepublikanok" onartu behar du "bakearen eta demokraziaren" bidea dela jarraitu behar den bakarra.