Mundua -

Presidenterako hauteskundeak

Botoa emateko epea beste egun bat luzatu dute Egipton

Presidenterako hauteskundeen aurreneko egunean parte-hartzeak ez du % 15a gainditu. Bozketa astelehenean hasi zen eta parte-hartzea eskasa izaten ari da.

Emakume bat botoa ematen, Kairon. Argazkia: EFE
Emakume bat botoa ematen, Kairon. Argazkia: EFE
Emakume bat botoa ematen, Kairon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenera arte botoa emateko epea luzatzea erabaki du gaur Egiptoko Hauteskunde Batzorde Gorenak. Presidenterako hauteskundeetan parte-hartze eskasa izaten ari da.

Abdelwahab Abdelrazeq batzordeko kideak Mena albiste-agentziari azaldu dionez, herritar gehiagok botoa emateko eskubidea gauzatzeko aukera izan dezaten erabakia hartu du batzordeak.

Abdelfatah al Sisi eta Hamdin Sabahi bi hautagaiek Hauteskunde Batzordearen erabakia arbuiatu dute.

Epea luzatzearen aurka azaldu dira bi hautagaiak bi agiritan.

Datu ofizialik ez dute eman oraindik. Herritarrak botoa ematera animatzeko jaieguna ezarri zuten agintariek, baina ilara gutxi izan dira hauteslekuetan.

Parte-hartze eskasa

Presidenterako hauteskundeen aurreneko egunean, astelehenean, parte-hartzeak ez zuen % 15 gainditu, Hamdin Sabahi hautagaiaren kanpaina taldeak gaur jakitera eman duenez. Bozketa astelehenean hasi zen eta parte-hartzea eskasa izaten ari da.

Gainera, boto-emaile gutxiago hurbildu dira gaur hauteslekuetara. Hala ere, datozen orduetan parte-hartzeak gora egin dezake, batez ere gazteen artean, Sedahiren taldeak agiri batean azaldu duenez.

Ibrahim Mehleb Egiptoko lehen ministroaren hitzetan, Gobernua hauteskundeen "gardentasuna eta inpartzialtasuna" bermatzen ari da, eta botoa ematen ez dutenei isuna ezarriko dietela ohartarazi du. Egiptoko legediak botoa ematera behartzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea