Itxi

2014/06/05

14:20

Mundua

Indarkeria Nigerian

Gutxienez 245 hildako Nigerian, Boko Haramen bi erasotan

Erredakzioa

Sekta islamdarreko kideek herrialdearen iparraldeko herri batzuen aurka egin dute eraso.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gutxienez 245 pertsona hil dira azken egunetan Nigerian, Boko Haram sekta islamdarreko kideek egindako erasoetan.

Astelehenean, 200 pertsona hil ziren, eraso batean. Uniforme militarrak jantzita agertu ziren terroristak, eta Nigeria iparraldeko zenbait herritan aritu ziren, herrialdeko hedabideen arabera. Attagara, Agapalawa eta Aganjara herrietan egin zuten eraso, aurrez arituak ziren iparraldeko Borno estatuan. Leku hori da, hain zuzen, Boko Haramen feudo politiko eta operatiboa.

Asteazken honetan, berriz, beste 45 lagun hil dira, bigarren eraso batean. Hau ere Boko Haram sekta islamdarreko kideek egin dute, ustez.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;